Noelia Moyano

noelia

Noelia Moyano

Hizlaria

Biografia

Noelia Moyano Rubiales Pedagogiako lizentziatua da EHU/UPVko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatetik, eta Gizarte Hezitzaile moduan gaituta dago Murtzia Erregioko Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialetik. Esku Hartze Psikopedagogikoen Ikasketa Aurreratuen ziurtagiri-diploma, Hezkuntzako Ikerketa eta Diagnostiko Metodoen Departamentutik (MIDE). Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (EHU/UPV), ikuskapen, orientazio eta coachingean espezializatu da, eta taldeen ikuskapen eta roletan.

Gaur egun Agintzariko Zerbitzu Komunitarioak zuzentzen ditu Bizkaian eta Gipuzkoan, gizarte-hezkuntzako esku hartzean eta esku hartze psikosozialean. Lehenago, UBA Urgentziazko Harrera Zentroko zuzendari gerentea izan da, eta erantzukizunak izan ditu Agintzariko berrikuntza eta aholkularitza gaietan.

Halaber, bere ibilbidearen zati bat irakasle eta hezitzaile lanarekin uztartu du, eta bitarteko irakaslean izan da Hezkuntzako Ikerketa eta Diagnostiko Metodoen Departamentuan (MIDE), EHU/UPVko Bilboko Irakasle Eskolan, irakasle elkartua EHU/UPVko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean Donostian, eta Hezkuntza Ebaluazio eta Aholkularitzarako Institutuko laguntzailea, Madrilen.