Mike Stein

mike-stein

Mike Stein

Hizlaria

Biografia

Mike Stein Gizarte Politika eta Gizarte Laneko Departamentuko katedradun emeritua da Yorkeko Unibertsitatean (Erresuma Batua). Gizarte langile homologatua izanik, beste postu batzuen artean, haurtzaroaren arretarako arduradun seniorra eta gizarte laneko zerbitzuen zuzendaria izan da. 1975az geroztik Leedseko Unibertsitatean, eta 1995az geroztik Yorkeko Unibertsitatean, hainbat gai ikertzen ari da gazte kalteberek aurre egin beharreko arazoei buruz, gazte horien artean sartuta arreta instituzionala uzten dutenak (care leavers), tratu txarren eta arduragabekeriaren biktima diren nerabeak, eta etxetik edo baliabide instituzionaletatik alde egiten duten haurrak.

Bere ikerketa eta argitalpenik berrienen artean nabarmentzen dira: “gazteen trantsizioa instituzioen zaintzapetik heldutasunera Europako Ekialdeko komunismoaren ondoko gizarteetan eta Asiako Erdialdean”, “Zaintza instituzionalaren irteeraren nazioarteko praktika: trantsizioen teoria”, “gazteen eskubide sozialen mugimenduaren historia zaintza instituzionalean” edo “Nerabeen aurkako tratu txarrak eta axolagabekeria”.

“Zaintza instituzionaletik irteteko gida” prestatzen parte hartu du Erresuma Batuan, eta nazioarteko aholkularia izan da zaintza instituzionaletik irteteko zerbitzuetan; halaber, haur eta nerabeen eskubide sozialen mugimendua garatzeko aholkularia ere izan da, Ingalaterran, zaintza instituzionalari dagokionez. Gobernuko Laming prozesuko kidea, zaintza instituzionaletik datozen gazteak arazo sozialetatik kanpo mantentzeko prozedurak berrikusteko, eta era berean zaintza instituzionaletik heldutasunera igarotzeko trantsizioak ikertzeko Nazioarteko Sareko fundatzailea eta koordinatzailea da (INTRAC).

Gizarteratzen IIIn, Mike Stein izango da gure hizlari nagusia. Hilaren 10ean, osteguna, Bilbon, “Gazteen erresilientzia sustatzea zaintza instituzionaletik heldutasunera igarotzeko trantsizioetan: politika publikorako eta interbentzioaren praktikarako mezuak nazioarteko ikerketatik” izeneko ponentzia aurkeztuko du, zeinean arreta zerbitzuek eta politika publikoen ezarpenak dituzten erronkak identifikatuko diren. Hilaren 11n, ostirala, Gipuzkoan, helduarora igarotzeko trantsiziorako politikak diseinatzeko eta interbentzio eredu arrakastatsuak inplementatzeko funtsezko irakasgaiak sakonduko ditu, Jorge Fernandez del Vallerrekin elkarrizketan (Oviedoko Unibertsitateko katedraduna), Joseba Zalakainek moderatuta (SIISeko zuzendaria).