Josu Gago Palacios

josu-gago

Josu Gago Palacios

Hizlaria

Biografia

Josu Gago Palacios Psikologiako lizentziatua da EHU/UPVtik, Familia eta Bikote Psikoterapian titulatua Gipuzkoako Institutu Psikoanalitikotik, Alberto Espinaren ikuskaritza eta irakaspenekin.

Gaur egun Agintzarik Gipuzkoan egiten dituen Zerbitzuen zuzendaria da, horien artean egonik adingabeentzako UBA Egoitza Harrerako Zentroa, eta portaera arazoak dituzten adingabeentzako IRISASI eta URALDE Harrera Zentroak, eta TREBATU Gizarte-Hezkuntzako Esku Hartze Zerbitzua. Irakasle lanetan, ikastaroak ematen ditu Euskadi eta Nafarroako Familia Terapia Eskolan, Gizartean Esku Hartzearen Psikologiako Masterrean (Deustuko Unibertsitatea) eta beste hainbat erakunde eta instituziotan.

Aurrez, halaber Agintzarin, Agintzari GEKEko Harreman Indarkeria eta Gatazken Esku Hartze Lerroko zuzendaria izan da, zeinean sartzen baitira Genero indarkeriaren biktima diren Emakumeen Telefono bidezko Arretarako Zerbitzua eta ZEUK ESAN Adingabeentzako Telefono bidezko Arreta Zerbitzua (Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Saila), baita Bilboko Harrera Pisuen Programakoa ere (Bilboko Udaleko Berdintasun, Herritartasun eta Garapenerako Lankidetza Arloa), haurren aurkako sexu abusuetako Esplorazio eta Esku Hartze Psikologikoko Zerbitzuaz gain (Bizkaiko Foru Aldundiko Haurren Zerbitzua).