Gaizka Rodriguez Pujol

gaizka

Gaizka Rodriguez Pujol

Moderatzailea

Biografia

Gaizka Rodriguez Pujol Hezkuntzara aplikatutako Psikologian lizentziatua eta Gizarte Hezkuntzako diplomatua da, bietan EHU/UPVtik; baita ere Coaching Exekutiboko Masterra Deusto Business Schooletik eta Giza Baliabideetako Masterra Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik.

2015az geroztik Agintzari GEKEko Zuzendaritza Ondokoan dihardu Gipuzkoan. Aurrez UBA Gipuzkoako Urgentziazko Harrera zentroan zuzendaritzako ardurako lanpostuetan jardun du.  2013-2015 aldian Gizarte Politika Gaietarako aholkularia izan zen Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat.