Jorge Fdez. del Valle

jorge-fernandez

Jorge Fdez. del Valle

Hizlaria

Biografia

Jorge Fernandez del Vallek egoitzako harreran lan egin du profesional moduan, baita Oviedo hiriko Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroko famili esku hartzeko programan ere. 1992az geroztik Unibertsitatean dihardu esklusiboki, eta gaur egun Esku Hartze Psikosozialeko katedraduna da, Oviedoko Unibertsitatean.

GIFI zuzendaria da (Familia eta Haurtzaroko Ikerketa Taldea) (www.grupogifi.com), bere ildo nagusia izanik harrera programen ebaluazioa, bai egoitzetan bai famili barruan, eta arlo horretako profesionalen zeregina erraztuko duten tresnen garapena (esaterako, SERAR: Egoitza Harrerako Erregistro eta Ebaluazio Sistema; edo UMBRELLA: bizitza independenterako trebetasunak lortzeko programa).

Egoitzako harrerari dagokionez, taldeak urte asko daramatza babes zentro eta etxeak ebaluatzen, eta kalitatearen inguruko irizpideak garatzen (gaur egun estandar nazional batzuk ateratzeko lanean ari dira). 2013an, gure taldeak Espainiako egoitzako harrerako kalitatearen estandar nazionalak landu zituen. Halaber, famili harrerako programak ebaluatu ditu, eta profesionalei laguntzeko zenbait tresna garatu ditu.

Ikertzaile moduan, nazioarteko talde garrantzitsuetako kidea da, horien artean egonik INTRAC sareak (bizitza independenterako trantsizioei buruzko ikerketa, haurtzaroaren babesetik), International Research Network on Foster Care eta APFEL sarea, Europan Familia Harrera Sustatzeko. Era berean, EUSARFeko batzordeko kidea da (European Scientific Association on Residential & Family Care for Children and Adolescents).

Bere ikertzaile lanean artikulu zientifiko ugari argitaratu ditu, baita eskuliburuak eta liburuak ere, famili eta egoitza harrerako esparru profesionalera zuzenduta. Horietako azkena “Therapeutic Residential Care for Children and Youth” da (Whittaker, Del Valle & Holmes, 2014), nazioarteko berrikuspen bat arazo emozional eta portaerazko larriak dituzten haur eta gazteen egoitza harrerari buruz.