Jardunaldia

Erresilientziarako komunitateak

Komunitate sarea: Babes faktore ahultasun prebentzioa

Urriaren 5ean Bilbon egingo den edizio berri honetan, ikuspegi komunitariotik, ahultasun egoerak ekiditeko behar diren erantzunen inguruan, hausnarketak eta esperientziak ikusiko ditugu.

Txosten, elkarrizketa eta esperientzia ezberdinak ikusirik, herri mailan batez erez, esku hartze komunitarioak duen garrantzia ikusi eta sakontzeko aukera izango dugu, aldi berean, zelan sareak, ahulesi egoerak ekidin eta erresilientzia faktore ezberdinak sortzen dituen.

Esku hartze komunitarioak herri mailako testuinguruan baldintza ezin hobeak dituela uste dugu, pertsonen beharrizanei erantzuna emateko hurbiltasunetik, prebentziotik eta berarekiko duen harremanagatik. Pertsonak auzoa du bere lekurik egokiena hasteko eta garatzeko, eta bertan ditu irtenbideak bilatzeko aukerak.

Auzoa bera da, gizarte, ekonomia eta kultura aldaketak islatzen dituen lekua. Aldaketa hauen barruan “zaintzaren krisia” azpimarratu beharra dago, non esparru eta departamentu ezberdinen elkarlanaren ikuspegia suposatzen duen (Hezkuntza, Osasuna, Gizarte zerbitzuak…) bai erakunde publikoei eta gizarte eragileei proposamen berriak egitea eskatzen dizkielarik.

Jardunaldian, banakako eta erresilientzia komunitarioko ereduak aurkeztuko dira, aditu ezberdinekin elkarrizketen bitartez gakoak ezagutzeko aukerak izango ditugularik: esku hartze komunitarioko zer aspektuak bultzatu arretan dauden pertsonekin…rol profesionalak, ze praktika motak bideratzen duten pertsona eta taldeen prozesuak hobetzea euren ahulezia egoeran edo/eta gizarte bazterkeria arriskutik irtetzeko, bakarrik dauden pertsonak,…

Pertsonen eta testuinguruen erresilientzia errazten duten esperientziak, profesional ezberdinen proposamen berriak, eta pertsona taldeetatik baino harago eskaintzen dituzten erantzun integralak entzuteko aukera izango dugu.

Eztabaida

Erresilientzia komunitarioan eta berarentzako lan egiteak zer esan nahi du?

  • Ematen ari diren gizarte eta ekonomia aldaketak ze eragin dute pertsonen arretan? Gertatzen ari den zaintza krisiari ze irtenbide eman ahal da?
  • Pertsonen baliabide psikologiko eta ahulezia egoeran daudenen aldagaiak bakarrik kontutan izan behar dira?
  • Honelako testuinguru batetan zer proposamen berri sortzen dira?
  • Zer sendotu behar da, partehartzea ala/eta inplikazioa? Zelan lortu pertsonen protagonismoa euren errekuperazio prozesuan?
  • Zer nolako erantzukizun dute erakundeek komunitatearen sendotzean?