Gizarteratzeneri buruz

18 urte. Eta orain zer?

Helduarorako trantsizioa arazo sozialak dituzten gazteengan

Gizarteratzen 2014an sortu zen, Agintzari GEKEk garapen teknikoarekin, berrikuntzarekin eta ezagutzarekin duen konpromisotik abiatuta. Hirugarren edizio hau Agintzariren eta Zabalduzen arteko lankidetzan sustatu da, landu, ikertu, esperimentatu… ditugun ideiak eta proiektuak interakzioan dihardugun errealitate sozialarekin partekatzeko aukera baliatzeko

2018an, topaketaren erdigunea izango da “Helduarorako trantsizioa arazo sozialak dituzten gazteengan”, eta, hori lantzeko eta eztabaidatzeko, esperientziak eta ereduak aurkeztu nahi izan ditugu, ingurukoak zein Europa mailakoak, ikuspegi berritzailea mantenduz, ezagutza eta garapen partekatuaren norabidean.

Norentzat?

  • Gizarte Hezkuntzako, Gizarte Laneko, Psikologiako, Soziologiako profesionalak
  • Instituzioetako langile teknikoak eta politikariak: Gobernuak, Foru Aldundiak, Udalak, etab., gizarte interbentzioan eta hezkuntza, osasun, epaitegi, kultura eta egoitza baliabideetan badihardute.
  • Hirugarren Sektoreko erakunde sozialak
  • Unibertsitateko ikasleak